<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>2025eko merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak</title>
        <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/f2b7525e-a0e3-42fa-9c9d-a07e3ac456ff</link>
        <description>Duela hamabost urte hasi zen dena, Nafarroan. Hizkuntza handietako haurrek normaltasun osoz gozatzen duten bezala, haur euskaldunentzat interneten berentzat sortutako abestiak eta bideoak Youtubera igotzen hasi ziren. Ikastetxeetan bideoklipak grabatu, eta gora. Hasiera-hasieratik harrera bikaina izan zuen, bereziki Nafarroako haur euskaldunen artean, eta ordutik igoera esponentziala ezagutu du proiektu honek. 250 bideo baino gehiago igo dituzte, 76.000 harpidedun dituzte youtuben eta 100 milioi ikustaldi baino gehiago. Hau da, 100 milioi aldiz ikusi dituzte Euskal Herriko haurrek beren bideoak. 10 disko eta 4 liburu argitaratu dituzte, eta antzokietan 8 ikuskizun taularatu. Erdietsi duten arrakastaren adierazle, ETBk ere fitxatu zituen ETB3 katerako eta bost denboraldiz, 1.250 kapitulu baino gehiago eman dituzte. Honela diote: “Gure hizkuntzari garrantzia emango dion komunitate bat eratzen ari gara, euskara gure etxeetan eta gure seme-alaben bihotzetan nahi baitugu, euskara bere izatea”. 15 urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik, 2025eko Merezimenduzko ARGIA Saria Ene Kantak proiektuarentzat da.</description>
        <lastBuildDate>Tue, 01 Sep 2026 06:40:11 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://bideoak.argia.eus</generator>
        <image>
            <title>2025eko merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak</title>
            <url>https://bideoak.argia.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/f2b7525e-a0e3-42fa-9c9d-a07e3ac456ff</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://bideoak.argia.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://bideoak.argia.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=f2b7525e-a0e3-42fa-9c9d-a07e3ac456ff" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>