<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Korrikak iraun bitartean, euskara ikasleek ARGIA urtebetez doan jasotzeko aukera izango dute</title>
        <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/ee9531cd-a870-4d56-b1de-b60094e52d30</link>
        <description>Kaixo lagunok, Korrika tipi-tapa dabil Euskal Herrian barrena, euskararen alde egiten den ekimen jendetsu eta erraldoiena. Hasieraren berri eman genizuen bideo honetan eta  gure kanalean eguneroko jarraipena ari gara egiten: Leire Artola ARGIAko kazetariaren zuzeneko kronikak, ibilbidearen etengabeko irudiak Hamaikaren zuzenekoari esker, eta beste hainbat xehetasun aurkituko dituzue bertan. Baina horrez gain, Korrikaren helburuekin bat eginez, ARGIAn ere gure aletxoa jarri nahi dugu euskalduntze eta alfabetatzearen alde, eta kanpaina bat abiatu dugu: Korrikak iraun bitartean, gurekin harremanetan jartzen diren euskara ikasleei aldizkaria urtebetez etxera bidaliko diegu doan edo kitorik. 2022an ere egin genuen antzeko kanpaina bat euskara ofiziala ez den eremuetan euskara ikasten ari diren ikasleekin, eta emaitza benetan pozgarria izan zen, etxe ugaritara zabaldu dugulako euskara praktikatzeko leiho fisiko bat. Orain beste bultzada bat eman nahi diogu. Baina nola? Euskara ikaslea bazara, jarri harremanetan Eskaintza hau euskara ikasle guztiei zabaldu diegu oraingoan, eta Korrika herriz herri eta auzoz auzo martxan den bitartean iraungo du, martxoaren 24an Baionara iristen den arte. Beraz, euskara ikasten ari bazara eta urtebetez ARGIA jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan komunitatea@argia.eus helbidera idatzita. Aukera izango duzu izena eman eta euskara ikasle moduan zure esperientzia gurekin partekatzeko. Gogoratu, epea martxoaren 24an amaituko da. Zergatik babestu euskara ikasleak? Kezkaz bizi dugu gure hizkuntzak bizi duen egoera. XXI. mendean gaude, baina gezurra badirudi ere ez dira gutxi euskaraz bizi nahi izateagatik jasaten ditugun erasoak, epaitegietatik eta instituzioetatik hasita. Azterketak euskaraz egiteak eskubide bat izan behar luke Euskal Herri osoan, baina ez da; eta euskara ikasteak ere doakoa izan behar luke, baina hori ere ez da. Horregatik, hori egitea erabakitzen dutenek euskaldunon babes osoa behar dute. Korrikako koordinatzaile Ane Elordik azaldu digun moduan, ezin dugu euskaraz bizi etengabe lubaki batean bageunde bezala. ARGIAk ez du etekin eta dibidendu milioidunik multinazional eta banku handiek bezala, gurea proiektu xumea da. Baina merkatuen logika kanibalak ulertzen ez duen zerbait dauka: komunitatearen elkartasuna. Horri esker dira posible halako ekimenak, horri esker iristen da euskara eta euskal kazetaritza independentea bestela iristea ezinezkoa litzatekeen herri, auzo eta etxe askotara. Zuk ere zure ekarpena egin nahi baduzu, egin zaitez ARGIAkoa.</description>
        <lastBuildDate>Sat, 10 Oct 2026 18:29:57 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://bideoak.argia.eus</generator>
        <image>
            <title>Korrikak iraun bitartean, euskara ikasleek ARGIA urtebetez doan jasotzeko aukera izango dute</title>
            <url>https://bideoak.argia.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/ee9531cd-a870-4d56-b1de-b60094e52d30</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://bideoak.argia.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://bideoak.argia.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=ee9531cd-a870-4d56-b1de-b60094e52d30" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>