<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Ikus-entzunezko Argia Saria: Karpeta Urdinak</title>
        <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/8d565aad-dd02-4867-ba17-b2a837bf5cac</link>
        <description>Ander Iriartek zuzendu duen torturari buruzko dokumentalak jaso du 2023ko ikus-entzunezko saria. Kriminologiaren Euskal Institutuak frogatuta utzi duen torturatuen errealitate gordina argitara eta pantailetara kalitate handiz ekartzeagatik eman diogu saria, besteak beste. Argudio hauek irakurri dituzte saria ematerakoan: "Euskal Herrian ez dugu Guantanamorik, edo Abu Ghraib-ik. Ez ofizialki, bederen, nahiz eta frogatu ahal izan den Hego Euskal Herriko eta Espainiako komisaldegietatik pasa diren 20.000 euskal herritarren artean 5.000 baino gehiagok tortura sufritu dutela. Ikusezina argitara ekartzeak, berez badu garrantzia, baina are gehiago, asmo politikoak dituen ezkutuko praktika hori masiboa eta sistematikoa izan bada. Egia ofizialak superprodukzioen bitartez kontatzen diren bitartean, herri baten tragedia isilean itota uzteko arriskua dago. Eta horregatik, milaka lagunen bizipenek apalategi batean ahaztuta amai ez dezaten, ezinbestekoak dira honelakoak bezalako lanak. Berriz horrelakorik gerta ez dadin, estatuen biolentziaren biktima diren eta erreparaziorik ez duten milaka lagun horiekiko zorra kitatzen laguntzeko". Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honen babesle diren ondorengo erakundeei:</description>
        <lastBuildDate>Tue, 01 Sep 2026 08:23:45 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://bideoak.argia.eus</generator>
        <image>
            <title>Ikus-entzunezko Argia Saria: Karpeta Urdinak</title>
            <url>https://bideoak.argia.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/8d565aad-dd02-4867-ba17-b2a837bf5cac</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://bideoak.argia.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://bideoak.argia.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=8d565aad-dd02-4867-ba17-b2a837bf5cac" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>