<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua</title>
        <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/8552019f-2f04-42c9-b995-79555897fd80</link>
        <description>Tekno-utopiak liluratu gintuen; “teknologiarekin beti da hobeto” mantrak harrapatu gintuen. Eta Chromebookez bete genituen ikasgelak, eta etxeak mugikorrez; sare sozialetara engantxatu ginen; ChatGPTri galdezka ere hasi gara, eta ez ote zaigun kasik eskuz idazten ahaztu. Baina hara non, tekno-utopiak azkenerako tekno-zalantzak ekarri dituen. Kritikoak diren ahotsak altxatzen ari dira: eskoletako digitalizazioa birpentsatzeaz mintzo dira, deskonexio digitalaren garrantziaz, interneteko eduki desegoki eta irrealez, sare sozialek eta mugikorreko aplikazio ugarik sortzen duten menpekotasunaz, adimen artifizialaren argi-ilunez… eta horrek guztiak bereziki haur eta nerabeengan dituen ondorio kaltegarriez. Korrontearen aurka egitea ez da erraza, zer esanik ez korronteak halako indarra eta boterea duenean. Gure gaurko sarituek korronte horrekiko iritzi kritikoa sustatzea eta arnasgune bat eraikitzea lortu dute, milaka familiaren indarrak batuta. Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, aurtengo Kanpaina onenaren ARGIA saria guraso elkarteek osaturiko ALTXA BURUA ekimenarentzat da.</description>
        <lastBuildDate>Sun, 04 Oct 2026 11:29:22 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://bideoak.argia.eus</generator>
        <image>
            <title>Kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua</title>
            <url>https://bideoak.argia.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/8552019f-2f04-42c9-b995-79555897fd80</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://bideoak.argia.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://bideoak.argia.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=8552019f-2f04-42c9-b995-79555897fd80" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>