<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Kanpaina onenaren Argia Saria: Azterketak Euskaraz</title>
        <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/3aaa1aba-4ec5-4450-9249-bad65b94a92f</link>
        <description>Brebeta eta baxoa euskaraz egiteko eskubidea borrokatzen duten Ipar Euskal Herriko ikasle eta irakasleek jaso dute 2023ko kanpainaren saria. Haien borroka herrigintzak eta euskalgintzak beharko duen belaunaldi berriarentzako sekulako eskola delako, eta gazte eta helduek elkarrekin hamaika ekintza egiten dituztelako eman diegu saria, besteak beste. Mañolo Espellet, Haraitz Echegaray eta Maialen Harispuruk jaso dute saria, Azterketak Euskaraz kolektiboko ikasle, irakasle eta gurasoen izenean. Argudio hauek irakurri dituzte saria ematerakoan: "Garaipenak behar izaten ditu mugimendu batek ilusioz aitzina egiteko. Lorpenik gabe nekeago izaten da denboran irautea; beti bada indarberritzearen eta indar berrien erakartzearen kezka. Badirudi sariztatzera goazen horiek ez dutela arrangura hori. Badirudi haiena, ardo onaren gisara doala urteen bortxaz onduz… Urte luzeak dira, alta, lortu gabeko helburu izaten segitzen duela haienak, eskubide behar lukeenak, legeak babesturiko urraketa izaten segitzen duela. Baina aitzina doaz, irudimentsu, koloretsu, irritsu eta erradikal. Bihar eta etzi, herrigintzak eta euskalgintzak beharko duen belaunaldi berriarentzako sekulako eskola da. Gaztetxoak ditu lehen lerroan, ondoan dituztelarik haien guraso eta irakasleak. Okupazioak, desobedientziak, giza-kateak, petizioak: irakaspenez beteriko borroka-esperientzia dute". Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honen babesle diren ondorengo erakundeei:</description>
        <lastBuildDate>Sat, 10 Oct 2026 21:45:17 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://bideoak.argia.eus</generator>
        <image>
            <title>Kanpaina onenaren Argia Saria: Azterketak Euskaraz</title>
            <url>https://bideoak.argia.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/3aaa1aba-4ec5-4450-9249-bad65b94a92f</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://bideoak.argia.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://bideoak.argia.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=3aaa1aba-4ec5-4450-9249-bad65b94a92f" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>