<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Interneteko Argia Saria: Euskal mastodon komunitateak</title>
        <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/2e23aeb5-80b1-4222-b1bf-985526433659</link>
        <description>Mastodon.jalgi.eus eta mastodon.eus komunitateek jaso dute 2023ko Interneteko saria. Mastodon deszentralizatutako sare soziala da, publizitaterik gabekoa, eta software librea defendatzen duten militante hauek saritu ditugu, urte osoan euskaraz eta aske jarduteko aukera ematen dutelako haien komunitateetan, besteak beste. Argudioak: mastodon.jalgi.eus Izarkomek sortu zuen eta mastodon.eus elkarlanean sortu zuten eragile hauek: PuntuEUS, Azkue Fundazioa, Iametza, Talaios eta Laborategia.eus. Horien izenean jaso dute saria Lorea Arakistain, Beñat Irasuegi, David Martinez, Yaiza Arrizabalaga, Asier Iturralde eta Eli Pombok. Argudio hauek irakurri dituzte saria ematerakoan: "Sare sozialek sekulako iraultza ekarri dute komunikazioaren mundura. Herritarrak komunikatzaile bihurtu dituzte, eta horri esker, berehala jakin dezakegu protagonisten eta zuzeneko lekukoen eskutik zer gertatu den munduko edozein txokotan. Txio hemen eta txio han gabiltza, baina txoria munduko bigarren pertsona aberatsenak erosi du, eta aurten ikusi dugu kristalezko kaiola gero eta estuagoa dela, agerian geratu baitira "garden" kolorez barnizatutako barroteak. "Eta nik txoria nuen maite" pentsatzen dugunok, bihotzez eskertu dugu txoria eskuin muturraren bazka bihurtu den urtean sare sozialen zoologikoan beste animalia bat ezagutu izana: izan ere, software librearen militante euskaltzale batzuek jada 2018tik beste era bateko habitata martxan zeukaten. Sare sozial hau deszentralizatua da, publizitaterik gabekoa, eta badira bi komunitate euskarazkoak, urte osoan euskara hutsean bizitzeko aukera ematen digutenak. Eta harrigarria bezain txalotzekoa da sare sozial honetako euskarazko bi komunitate horien artean ez dagoela borrokarik, giro ona dago eta elkarren artean federatuta daude". Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honen babesle diren ondorengo erakundeei:</description>
        <lastBuildDate>Sat, 10 Oct 2026 19:25:18 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://bideoak.argia.eus</generator>
        <image>
            <title>Interneteko Argia Saria: Euskal mastodon komunitateak</title>
            <url>https://bideoak.argia.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/2e23aeb5-80b1-4222-b1bf-985526433659</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://bideoak.argia.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://bideoak.argia.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=2e23aeb5-80b1-4222-b1bf-985526433659" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>