<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura</title>
        <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/26c059ac-c2b3-4157-a401-9eb886bdfd18</link>
        <description>Hainbeste sortzaile dabil Euskal Herrian orri zuriak letraz janzten, hormak margotzen, aretoak musikaz, gaztetxeak dantzaz eta frontoiak bertsoz betetzen, edota kamera bidez istorioak sortzen. Kultur sorkuntza bizirik dago, eta horrek badu erakusleihorik telebista publikoan. Mimoz eta gustuz egindako erakusleihoa, 2006tik. Artisten lanen berri ematen diguten artistak. Irudi eta estetika zainduarekin, eta sortzaileen kontakizunean sartzen zaituzten muntaia biziekin, astero sorkuntza berri bat. Tamalez, altxorra topatu nahi duenak ETBren apalik ezkutuenean begiratu behar du, primetime-an ez duelako lekurik. Baina hau da guk ikusi nahi dugun telebista; hau da jaso nahi dugun kultura, eta noski, hau da entzun nahi dugun hizkuntza. Magazin honek kulturaren nobedade, joera eta barrunbeak disfrutatzera gonbidatzen gaitu, eta egia esan, plazer bat da telebista piztu, eta eurekin topatzea. Euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik; Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik; eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik, aurtengo ikus-entzunezko ARGIA saria EITB Kultura saioarentzat da.</description>
        <lastBuildDate>Sat, 10 Oct 2026 18:28:33 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://bideoak.argia.eus</generator>
        <image>
            <title>Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura</title>
            <url>https://bideoak.argia.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/26c059ac-c2b3-4157-a401-9eb886bdfd18</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://bideoak.argia.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://bideoak.argia.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=26c059ac-c2b3-4157-a401-9eb886bdfd18" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>