<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza, eskuin muturraren gorakadari egin dion jarraipenagatik</title>
        <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/1654c873-e983-46f1-880f-d20f8cc51b47</link>
        <description>Hedabide kontserbadore eta handienak gizartea bustitzen ari dira delinkuentzia txikiarekin lotutako informazio xirimiriarekin. Segurtasun faltaren ideia hauspotzen dute, munstro guztiei ateak irekitzeko batzuek erabili nahi luketen komodina. Eta horretarako izu soziala elikatu behar. Diskurtso arrazistak, joera autoritarioak eta poliziaren indarkeria gora doazela ikusten ari gara batean eta bestean. Ez da Euskal Herriko arazo esklusiboa, eta gurean ez dago duela zenbait hamarkada bezain indartsu –gogoratu garai hartako “egunez uniformatuak, gauez inkontrolatuak” aldarria–. Baina gora dator, nazioartean ikusten den bezala, eta horrek bai beldurtzen du gizarte justuago baten alde dagoen edonor. Eta eskuin muturraren aurka, zer egin? Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik? Gaur sarituko dugun hedabideak erakusten digu bidea. Posizio editorial garbia, elkarlana oinarri, auzoetatik hasita eta gaiari gertuko kazetaritza jarraipena eginda, nahiz eta horrek faxisten seinalamenduak eta mehatxuak eragin kazetariei. 2025eko Prentsako ARGIA Saria Irutxuloko Hitzarentzat da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik, talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Zorionak, gainera, aurten 20 urte beteko dituelako euskaraz Donostiaren bestelako kontakizun bat egiten.</description>
        <lastBuildDate>Sun, 11 Oct 2026 00:52:41 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://bideoak.argia.eus</generator>
        <image>
            <title>Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza, eskuin muturraren gorakadari egin dion jarraipenagatik</title>
            <url>https://bideoak.argia.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/1654c873-e983-46f1-880f-d20f8cc51b47</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://bideoak.argia.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://bideoak.argia.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=1654c873-e983-46f1-880f-d20f8cc51b47" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>