<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Entzunezko Argia Saria: (Min)bizi</title>
        <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/08112738-4401-4405-9810-1e82c1e5a906</link>
        <description>Iñurri elkarteak minbiziari buruz egiten duen (Min)bizi podkastak jaso du 2023ko entzunezko saria. Feminismotik eta elkartasunetik, deserosoak diren tabuei naturaltasunez heltzen dietelako eman diegu saria, besteak beste. Olatz Mercader, Jordina Arnau, Julene Illarramendi eta Miren Cuerdok jaso dute saria, Iñurri elkartearen izenean. Argudio hauek irakurri dituzte saria ematerakoan: "Txingurri txikiek, taldean lan eginda, imajina ezin dezakegun indarra lortzen dute. Ondo dakite hori podkast honen egileek. Medikuaren kontsultatik atera eta bakarrik eta galduta sentitzen direnei, babesa eta elkartasuna eskaintzen dizkiete emakume hauek, euren ahots, gogo eta gorputzetatik. Sari hau emango diegu, beste inon entzun ez dugun informazio zabala ematen digutelako, eta gaixotasunaren diagnosia jaso dutenei, hautatzeko aukeren leihoak irekitzen dizkietelako, norberak erabaki dezan nola igaro nahi duen bizitzako prozesu neketsu hau. Gainera, saioz saio gogorarazten digute osasun publikoa ere oso gaixo dagoela, eta baldintza duinak aldarrikatzen dituzte osasun langileentzat zein erabiltzaileentzat. Feminismoa ardatz, jendarteari deseroso zaizkion pertsonak eta errealitateak mikrofono aurrera ekartzen dituzte, eta gordin bezain goxo hitz egiten dute, urrun nahi ditugun minei eta beldurrei buruz. Tabuak atzean utzi, eta naturaltasunez kontatzen digute oinazearekin ere gozatu daitekeela". Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honen babesle diren ondorengo erakundeei:</description>
        <lastBuildDate>Sat, 10 Oct 2026 19:27:52 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://bideoak.argia.eus</generator>
        <image>
            <title>Entzunezko Argia Saria: (Min)bizi</title>
            <url>https://bideoak.argia.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://bideoak.argia.eus/videos/watch/08112738-4401-4405-9810-1e82c1e5a906</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://bideoak.argia.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://bideoak.argia.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=08112738-4401-4405-9810-1e82c1e5a906" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>